XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina nik ez nuen besteen aurrean biluzik azaldu nahi.

Adrianengana jo nuen.

Harkaitzaren ondoan zegoen, eserita.

- Hik joan nahi baduk... Nik Izeba Maripiren arropak gordeko ditiat...

- Nik ere ez diat biluzik joan nahi...

Azkenik, gure bainujantzia kendu gabe abiatu ginen uretara.

Indarrez jotzen zuten uhinek eta nahikoa lan genuen gure buruak uraren gainetik edukitzearekin, apar zuri hura irentsi gabe.

Bat-batean galdu egin nuen Adrianen presentzia.

Segundo batzuetara azaldu zen berriro arnasestuka eta guztiz haserre.

Berarekin batera azaldu zen Izeba Maripi, barrez.

Behin lehenengo ustegabea pasata Izeba Maripiri zangoetatik heldu eta hondoratzen saiatu ginen, baina gu baino indartsuagoa zen eta ezin izan genuen.

Hirurak elkarrekin abiatu ginen gure harkaitzaren ondora.

Xukadera lurrean bota eta ezker-eskuin, Izeba Maripiren alboan etzan ginen.

Nire begi erdi-itxien ertzetik zeharka begiratzen nion bera kontura ez zedin.

Orduantxe niretzat ez zegoen inor gehiagorik, ez hondartzan ez mundu guztian...